sábado, 31 de enero de 2009

BADMINTON. AURKEZPENA


Zuentzako agian ezezaguna den kirol honetara hurbiltzen saiatuko gara datozen astetan.
Tenisean, padelean, squashean… inon ez da erabiltze hain erraketa arina: 100-140 gramo besterik ez. Eta flyer edo bolantea 5 gramo inguruan pisatzen du.. Joko eremua, ere, txikiena da, 80 metro karratukoa. Tenis pista baten edo eskupilotako frontoi baten, sei badminton pista sartu dezakegu. Eta pista barruan halako bitxikeriak lortu dezakezue. Zergatik ez? Goi mailako jokalari batek 300 kilometro/orduko abiadura eman ahal zaio bolanteari. Benetan bizkorra izan beharra da kirol honetan destakatzeko.

http://www.youtube.com/watch?v=3fzvMsuLU3w&feature=related

Gure helburuak ondorengoak dira:

Gure ahalmen fisikoak hobetu badminton praktikaren bidez.
Kirolaren arauak ezagutzea
Kolpe arruntenak identifikatzeko eta erabiltzeko gauza izatea.
Kirolaren historia eta hedapena ezagutzea.
Hori buruzko informazio eta bibliografia desberdinarekin lan monografikoa egin.

BADMINTON. EBALUAKETA



Zelan ebaluatuko dugu. Lan monografikoa. Azterketa praktikoa. Ebaluatze irizpideak

Behaketa. Jarrera. Ordubeteko saioa badmintonean aritzeko gauza izatea.

Azterketa praktikoa. Ondorengo kolpeak identifikatzea eta erabiltzea

Zerbitzua.
Clear
Smash
Drop altua
Drop baxua
Kick
Lan monografikoa:

Badminton.
Sorrera.
JJOOtan.
Hedapena.
Kolpe arruntenak. Deskripzioa. Zelan entrenatzen dira.
Aurkezteko azken eguna: Apirilaren 12tik - 16ra

BADMINTONAREN HISTORIA




Itxura guztien aranera kirol honen arbasoak Txinan eta Indian ziren. Agian dakizuenez, Inperio Britaniarraren barnean egon zen India eta Txinaren arlo batzuk. Han ezagutu zuten poona izeneko jokoa.
Badminton House izeneko jauregian kolonietan izandako hainbat ofizial elkartuz ziren beraien esperientziak konpartitzeko. Eta poona zelako azen kontatzen hasi ziren. Hantxe bertan txanpan botila baten tapoian luma batzuk sartuta eta tenisko erraketekin jolasten hasi ziren. Kirolaren arauak moldatzeko eta indarrean jartzeko ideia bertan sortu zen. Eta sorlekuaren ohorez Badmintoni zena jarriz ioten kirol berriari.

Badminton Nazioarteko Federazioa 1934an sortu zen. 1988ko Seulgo joko Olinpikoetan erakusketa gisa estreinatu zen eta 1992ko Joko Olinpikoetan kirol ofiziala moduan jarri zen lehenengoz.

Hedapena. Herrialde garrantzitsuenak:

EUROPA Ingalaterra, Suedia, Danimarka
ASIA Txina, Indonesia, Japonia, Korea

Hedapena.JJOOtan
Hedapena. Herrialde garrantzitsuenak:

EUROPA Ingalaterra, Suedia, Danimarka
ASIA Txina, Indonesia, Japonia, Korea

Lin Dan vs Lee Chong Wei
http://www.youtube.com/watch?v=6QA2WUhrP90&NR=1

JOKO EREMUA. ERRAKETA. FLYER

Badmintona barneko kirola da. Haizerik ez dagoen lekuetakoa.

Joko eremuaren neurriak 6,10 x 13,40 dira eta bere diagrama hauxe da.

Pistaren marrak zuriak dira. Marrak mugatzen dituzten eremuaren parte bat dira.
Erdiko marra eta sarearekin paraleloan 1,98an zerbitzuko marrak daude. Diagonalean ateratzeko.
Sarea oso arina da. Zinta zuri bat darama goiko partean eta 1,55an eskegita da. 75 zentimetro altuera eta 6,10 metro luzera dauka.



Erraketa 100 eta 140 gramo arteko pisua dauka. Hasiera baten egurrezkoak, gero aluminiozkoak eta azken belaunaldikoak , karbono zuntzekoak, keramika eta grafitozkoak dira.




Bolante edo flyer kortxozko erdi esfera bat da, bertan 14-16 antzar luma erantsi egiten dira. Lumazkoak garesti xamar direnez, entrenatzeko nylonezko bolanteak erabiltzen dira. Kasu guztietan, bere pisua 4,73 eta 5,5 gramoen arteko pisua daukate.

JOKO MOTAK TANTEOA


Jokoaren helburua da kolpe bakar batekin bolantea aurkariaren karratuaren barruan lurrera jaurtitzea da.

Bost joko mota daude

1) Gizonezkoen bakarka
2) Emakumezkoen bakarka
3) Gizonezkoen binaka
4) Emakumezkoen binaka
5) Nahasien binaka





Jokoak hiru setetara dira. Set bakoitza 21 puntutara doa. 20an berdintzen badute 23 arte jarraitu daiteke. 20ra lehenik heldu duenak erabakitzen du 21ean, 22an edo 23an bukatzen dela set-a.

ZELAN LORTU PUNTUA


Jokoaren helburua da kolpe bakar batekin bolantea aurkariaren karratuaren barruan lurrera jaurtitzea da.
Beraz, puntua lortzeko aurkariaren eremuan zorura bolantea jaurti beharko dugu edo aurkariak erantzun egokirik ez ematea lortzen badugu. Hau da edo eremutik kanpo jaurtiraztea edo bolanteraino ez heltzea.

ZERBITZUA

Kolpe honekin hasten da jokoa. Bi motakoak dira. Laburra bikoitzetan edo luzea, bakarka jokoan.

Egitearen arabera bi estilo daude:

Zuzena. Erabiltzen dugun eskuaren kontrako oina aurreratuz. Esku librekin bolantea airera jaurti eta erortzen denean kolpatu. Besoa ahalik eta luzatuta eta erraketa superfizie ahali keta bertikalena.

Aldrebezkoa. Erraketaren eskua kontrako sorbaldaraino eraman eta kolpe siku eta zehatz batez jo.
Araudiaren arabera, diagonalean zerbitzen da, gure aldeko zerbitzu marraren atzean egonik eta bestaldeko zerbitzu marra gaindituz.