sábado, 31 de enero de 2009

BADMINTON. ENTRENAMENDUA


Dakigunez, gure ahalmen fisiko nagusiak ondorengoak dira:

Abiadura
Erresistentzia
Indarra
Malgutasuna

Haietatik, zeintzuk dira garrantzitsuenak badmintonean aritzeko?
Dudarik gabe, erresistentzia. Maila handiko partida baten 40 m2 laukizuzen baten desplazamendu asko egin behar dira, denak oso abiadura handian. Azkenean bizpahiru kilometrotik gorako abiduara handiko lasterketa bezala egitea hiru set-eko partida bat.

Erresistentziarekin batera agilitatea dugu garrantzitsua. Hau da, gure desplazamenduen norabidea ahalik eta arin aldatzeko kapazitatea.
Ez da, soilik, bolantea eroriko den puntura heltzea, baizik eta erantzunarik egokiena emateko moduan heltzea.
Badminton oso kirol bizia eta anitza da. Prestaketa ere anitza egin beharra dugu:

Erresistentzia: Karrera jarraia. Interval training. Fartlek.

Potentzia. (Hau da, abiadura eta indarra nahastuta) Multijauziak. Pliometria. Hesiak. Circuit training

Malgutasuna. Streching (luzaketak)

Prestaketa fisikoa partidekin amaitu behar da. Hau da P.F. saioaren ondoren partidak ahalik eta zailenak eragitea. Geu baino hobeago jokalari baten aurka, bi jokalarien kontra. Joko eremua handituz etb.






No hay comentarios:

Publicar un comentario