sábado, 31 de enero de 2009

BADMINTON. AURKEZPENA


Zuentzako agian ezezaguna den kirol honetara hurbiltzen saiatuko gara datozen astetan.
Tenisean, padelean, squashean… inon ez da erabiltze hain erraketa arina: 100-140 gramo besterik ez. Eta flyer edo bolantea 5 gramo inguruan pisatzen du.. Joko eremua, ere, txikiena da, 80 metro karratukoa. Tenis pista baten edo eskupilotako frontoi baten, sei badminton pista sartu dezakegu. Eta pista barruan halako bitxikeriak lortu dezakezue. Zergatik ez? Goi mailako jokalari batek 300 kilometro/orduko abiadura eman ahal zaio bolanteari. Benetan bizkorra izan beharra da kirol honetan destakatzeko.

http://www.youtube.com/watch?v=3fzvMsuLU3w&feature=related

Gure helburuak ondorengoak dira:

Gure ahalmen fisikoak hobetu badminton praktikaren bidez.
Kirolaren arauak ezagutzea
Kolpe arruntenak identifikatzeko eta erabiltzeko gauza izatea.
Kirolaren historia eta hedapena ezagutzea.
Hori buruzko informazio eta bibliografia desberdinarekin lan monografikoa egin.

BADMINTON. EBALUAKETA



Zelan ebaluatuko dugu. Lan monografikoa. Azterketa praktikoa. Ebaluatze irizpideak

Behaketa. Jarrera. Ordubeteko saioa badmintonean aritzeko gauza izatea.

Azterketa praktikoa. Ondorengo kolpeak identifikatzea eta erabiltzea

Zerbitzua.
Clear
Smash
Drop altua
Drop baxua
Kick
Lan monografikoa:

Badminton.
Sorrera.
JJOOtan.
Hedapena.
Kolpe arruntenak. Deskripzioa. Zelan entrenatzen dira.
Aurkezteko azken eguna: Apirilaren 12tik - 16ra

BADMINTONAREN HISTORIA




Itxura guztien aranera kirol honen arbasoak Txinan eta Indian ziren. Agian dakizuenez, Inperio Britaniarraren barnean egon zen India eta Txinaren arlo batzuk. Han ezagutu zuten poona izeneko jokoa.
Badminton House izeneko jauregian kolonietan izandako hainbat ofizial elkartuz ziren beraien esperientziak konpartitzeko. Eta poona zelako azen kontatzen hasi ziren. Hantxe bertan txanpan botila baten tapoian luma batzuk sartuta eta tenisko erraketekin jolasten hasi ziren. Kirolaren arauak moldatzeko eta indarrean jartzeko ideia bertan sortu zen. Eta sorlekuaren ohorez Badmintoni zena jarriz ioten kirol berriari.

Badminton Nazioarteko Federazioa 1934an sortu zen. 1988ko Seulgo joko Olinpikoetan erakusketa gisa estreinatu zen eta 1992ko Joko Olinpikoetan kirol ofiziala moduan jarri zen lehenengoz.

Hedapena. Herrialde garrantzitsuenak:

EUROPA Ingalaterra, Suedia, Danimarka
ASIA Txina, Indonesia, Japonia, Korea

Hedapena.JJOOtan
Hedapena. Herrialde garrantzitsuenak:

EUROPA Ingalaterra, Suedia, Danimarka
ASIA Txina, Indonesia, Japonia, Korea

Lin Dan vs Lee Chong Wei
http://www.youtube.com/watch?v=6QA2WUhrP90&NR=1

JOKO EREMUA. ERRAKETA. FLYER

Badmintona barneko kirola da. Haizerik ez dagoen lekuetakoa.

Joko eremuaren neurriak 6,10 x 13,40 dira eta bere diagrama hauxe da.

Pistaren marrak zuriak dira. Marrak mugatzen dituzten eremuaren parte bat dira.
Erdiko marra eta sarearekin paraleloan 1,98an zerbitzuko marrak daude. Diagonalean ateratzeko.
Sarea oso arina da. Zinta zuri bat darama goiko partean eta 1,55an eskegita da. 75 zentimetro altuera eta 6,10 metro luzera dauka.



Erraketa 100 eta 140 gramo arteko pisua dauka. Hasiera baten egurrezkoak, gero aluminiozkoak eta azken belaunaldikoak , karbono zuntzekoak, keramika eta grafitozkoak dira.




Bolante edo flyer kortxozko erdi esfera bat da, bertan 14-16 antzar luma erantsi egiten dira. Lumazkoak garesti xamar direnez, entrenatzeko nylonezko bolanteak erabiltzen dira. Kasu guztietan, bere pisua 4,73 eta 5,5 gramoen arteko pisua daukate.

JOKO MOTAK TANTEOA


Jokoaren helburua da kolpe bakar batekin bolantea aurkariaren karratuaren barruan lurrera jaurtitzea da.

Bost joko mota daude

1) Gizonezkoen bakarka
2) Emakumezkoen bakarka
3) Gizonezkoen binaka
4) Emakumezkoen binaka
5) Nahasien binaka





Jokoak hiru setetara dira. Set bakoitza 21 puntutara doa. 20an berdintzen badute 23 arte jarraitu daiteke. 20ra lehenik heldu duenak erabakitzen du 21ean, 22an edo 23an bukatzen dela set-a.

ZELAN LORTU PUNTUA


Jokoaren helburua da kolpe bakar batekin bolantea aurkariaren karratuaren barruan lurrera jaurtitzea da.
Beraz, puntua lortzeko aurkariaren eremuan zorura bolantea jaurti beharko dugu edo aurkariak erantzun egokirik ez ematea lortzen badugu. Hau da edo eremutik kanpo jaurtiraztea edo bolanteraino ez heltzea.

ZERBITZUA

Kolpe honekin hasten da jokoa. Bi motakoak dira. Laburra bikoitzetan edo luzea, bakarka jokoan.

Egitearen arabera bi estilo daude:

Zuzena. Erabiltzen dugun eskuaren kontrako oina aurreratuz. Esku librekin bolantea airera jaurti eta erortzen denean kolpatu. Besoa ahalik eta luzatuta eta erraketa superfizie ahali keta bertikalena.

Aldrebezkoa. Erraketaren eskua kontrako sorbaldaraino eraman eta kolpe siku eta zehatz batez jo.
Araudiaren arabera, diagonalean zerbitzen da, gure aldeko zerbitzu marraren atzean egonik eta bestaldeko zerbitzu marra gaindituz.

CLEAR


Pistaren sakonetik eta buru gainetik egiten da, ahalik eta gogor. Gehienetan defendatzeko, baina erasoan aritzeko ere. Saiatzen gara ahalik eta parabola luzeena lortzea.

SMASH




Hau da erasoko kolperik eraginkorrena. Bolantea goian hartuta ahalik eta traiektoria arinena eta beherantz emanda.


Garrantzitsuena, begiradaren aurrean jo, besoa ahalik eta luzatuta eta erraketaren aurrerantz inklinaturik.

DROP


Gure arerioak kolpe indartsu bat itxaroten duenean, astiro eta lektik ateratzeko intentzioarekin engainuzko kolpetxoa da.

Bi posizioetan egiten da.

Altua: Smasharen keinua eginda, pistaren atzera bidaltzeko modukoa eta arerioa atzerantz eraginez gero, toketxo minimo batera aldatu sarearen ondoan hilda uzteko indarra emanez.

Baxua: Arerioa pistaren sakonean daukagunean toketxo bat eman sarea gainditzeko.

KICK




Kick. Drop baxuaren bezalakoa da, baina eskumuturreko kolpetxoa emanez alde batera desbideratuz.

http://www.youtube.com/watch?v=aiuJ63lbbmE&NR=1

ZERBITZUA HOBETZEKO ARIKETAK














Zerbitzuak alde bietatik eta alde bietara egin. Lehenengoz batek egiten ditu hainbat jarraian. Lagunak geratu besterik ez egin eta bere ondoan lurrean utziz. Gero, alderantziz.

CLEAR HOBETZEKO ARIKETAK

Binakaa: Alde batean jokalari bat jartzen da, bizpahiru bolantekin. Etenik gabe ateratzen. Bestaldekoa zerbitzu guztiei erantzuten ahalik eta indartzu atzeraino.

Hainbat aldiz egin ondoren, txandakatu

http://www.youtube.com/watch?v=Y27XfMCzJqc&feature=related

DROP-A HOBETZEKO ARIKETAK





DROP ALTUA

Binaka: Alde batean jokalari bat jartzen dira, bizpahiru bolantekin. Etenik gabe, bolanteak altuak zerbitzen ateratzen. Bestaldekoa zerbitzu guztiei erantzuten smash egiteko moduko keinua eginda eta azkenean sarea gainditzeko gutxienezko indarra ematen bolanteari.





DROP BAXUA


Binaka : Alde batean jokalari bat bizpahiru bolantekin. Etenik gabe, eta txandaka, ateratzen. Oso altua Bestaldekoa zerbitzu guztiei erantzuten drive egiteko moduko keinua eginda, utzi hilda sarearen bestaldean.

SMASH HOBETZEKO ARIKETAK


Hirunaka. Bi lagun etenik gabe bolanteak oso altu eta egokiro prestatzen diote hirugarrenari. Honek saiatzen da begiradaren aurrean eta besoa luzatuz aurrean dauka lau bost metro puntu batera jaurtitzera. Gogoratu: Begien bertikalean aurrean jota eta beherantz!

Hamar smash egin ondoren txandakatu. Hirurok bukatu arte

BADMINTON. ENTRENAMENDUA


Dakigunez, gure ahalmen fisiko nagusiak ondorengoak dira:

Abiadura
Erresistentzia
Indarra
Malgutasuna

Haietatik, zeintzuk dira garrantzitsuenak badmintonean aritzeko?
Dudarik gabe, erresistentzia. Maila handiko partida baten 40 m2 laukizuzen baten desplazamendu asko egin behar dira, denak oso abiadura handian. Azkenean bizpahiru kilometrotik gorako abiduara handiko lasterketa bezala egitea hiru set-eko partida bat.

Erresistentziarekin batera agilitatea dugu garrantzitsua. Hau da, gure desplazamenduen norabidea ahalik eta arin aldatzeko kapazitatea.
Ez da, soilik, bolantea eroriko den puntura heltzea, baizik eta erantzunarik egokiena emateko moduan heltzea.
Badminton oso kirol bizia eta anitza da. Prestaketa ere anitza egin beharra dugu:

Erresistentzia: Karrera jarraia. Interval training. Fartlek.

Potentzia. (Hau da, abiadura eta indarra nahastuta) Multijauziak. Pliometria. Hesiak. Circuit training

Malgutasuna. Streching (luzaketak)

Prestaketa fisikoa partidekin amaitu behar da. Hau da P.F. saioaren ondoren partidak ahalik eta zailenak eragitea. Geu baino hobeago jokalari baten aurka, bi jokalarien kontra. Joko eremua handituz etb.






domingo, 18 de enero de 2009

ESKUBALOIAN JOKATUKO DUGU


Sei astetan zehar Eskubaloian murgilduta egongo gara. Gure xedeak ondorengoak dira:

-- Kirol honetan aritzeko ezagutu behar ditugun oinarrizko arauak

-- Trebezia tekniko arruntenak menperatzea

-- Kirolaren Historia. Non eta noiz sortu zen. Non dago hedatua. Ibilbide Olinpikoa

-- Gure Egoera Fisikoa hobetzea kirol hau praktikatuz

-- Taldeko kirolaren bidez lagunarteko arauak errespetatzearen garrantziaz ohartzea.

Ebaluatzeko tresnak:

-- Eguneroko behaketa. Interesa. Esfortzua. Lagunarteko harremanak

-- Azterketa praktikoa. Abilezi arrunten maneiua ( pase, bote, jaurtiketa)

-- Lan monografikoa ( sakontasuna, aurkezpena)

martes, 6 de enero de 2009

JOKO EREMUA: BALOIA

JOKO EREMUA. NEURRIAK
Laukizuzen baten forma dauka. Joko area bat eta bi ateko areak osatuta. Bere neurriak 40 x 20 m.
Erdian marra bat erdibibituta dago. Aldaketak erditik egiten dira 9 m.tako zona batetik (4,5 alde bakoitzera)
Ateetako neurriak 2 x 3 m. dira. Lurrean irmo helduta. Zutabeen eta goiko langaren sekzioa karratua izan beharko. Zuri-gorriz edo zuri-beltzez pintatuta egon behar dira.
Ateko arearen barruan atezaina bakarrik egon ahal da. Bestelako jokalariek ezin dute sartzea ez erasoan ez da ere defentsan. Defendatzaileek ezin dute bere atezainari baloia pasa, 7 m.tako jaurtiketarekin zigortzen da. Atezaina irten ahal da bere areatik, baina beste edozein jokalari baten bezala jokatu beharko du. Ezin du bere areara baloiarekin sartzea.




Larruzkoa da. Bi koloretakoa. Partida osoa baloi berdinarekin jokatzen da. Egoeratxarrean egonda, epalearen iritziz, edo galtzen bada, soliki, aldatzen da.
Gizonentzako 58 -60 zm zirkunferentzian dauka eta bere pisua 425 - 475 gr. Emakumeentzako, berriz, 54-56 zm eta 325 - 400 gr. Maila txikietan baloian ere txikiagoak eta arinagoak dira.



JOKALARIAK

JOKALARIAK

Eskubaloian zazpi jokalari batera jokatu dezakete talde bakoitzean. Nahiz eta ordezkoen jarlekuan beste bost lagun egon ahal dira (Guztiz hamabi partida baten) Ordezkoen bat atezaina da, beste laurok zelaiko jokalariak.

Atezainak bere taldekoekin guztiz derberdin jantzita egon beharko dira. Beraien zenbakiak 1a eta 12a dira

Beste hamar jokalari berdin berdinak jantzita, 2tik 11raino zenabatuta.


Deskalifikatu gabe dauden artean, nahi dugun beste aldaketak egin ahal dira, dagokio marratik egina eta epaileari ezer abisatu gabe. Bi atezaina lesionatzen badira zelaiko jokalari bat hartu jarri dezakegu postu horretan. Halako kasuetan dagokion bezala jantzita egon behar da. Ezin du partida horretan zelaiko jokalaria izan

ZER EGIN DEZAKEZU BALOIAREKIN

ZER EGIN DEZAKEZU BALOIA DAUKAZUNEAN
Zure taldekidei pase bat ematea. Galdetu zure buruari:
Nor dago egoera hoberenean nire pasea hartzeko?
Zein pase mota komeni zait ematea?
Non daude nire aurkariak?



Aurkarien aterarantza joan bote emanez. Galdetu zure buruari:
Botea ematea dut aukerarik hoberena?
Zelako botea ematea komeni zait ematea?
Aukariei atzera uzteko gauza naiz?
Jaurtitzea. Galdetu zure buruari:
Ni naiz egoera hoberenean dagoena jaurtiketa egiteko?
Zelako jaurtiketa egitea komeni zait?
Zelan dago atezaina?



ZER EZIN DUZU BALOIAREKIN

ZER EZIN DUZU EGITEA BALOIA DUZUNEAN

Botatzea eskuan heldu eta berriz ere botatzea. Botatu ondoren hartzen baduzu baloia pasea eman edo jaurti egin beharko duzu. Botatzerakoan ezin duzu baloia ebatzea, hori ere dobleak dira. botea garbi garbia izan behar da

Epaileak beso biak aurrerantz luzaturik eta eskunabak behera begira kulunkatuz seinalatzen ditu dobleak

Ezin duzu aurkariari zure sorbaldarekin bultza egin ez da ere zure belauina aurretik eraman kolpeatzeko intentzioarekin. Ez bereren gainean nahita erortzea.

Erasoan eginiko falta ukabila bat beste eskunaba ukituz seinalatzen du epaileak



Ezin duzu baloiari bote eman gabe hiru pauso baino gehiagorik ematea. Baina oin bat airean edukita hartzen baduzu baloia, oin hori lurrean jarita hasten dira hiru pausoak kontatze. Bi oinak airean edukita baloia hartuz gero, bigarren oina lurrean jarrita hasten da kontatzen. Arau honek abantaila handia ematen dio dinamikoiki jokatzeko gauza den jokalariariEpaileak horrela adieraziko du pausoen falta


























AREA. ATEKO SAKEA

AREA ZAPALTZEN
Jokalari batek area zapaltzen badu jokoa eten egiten da eta dagokion direkzioa atera beharko da.
Erasotzailea bada, atezainak atera beharko du. Defendatzaileak nahita zapaltzen badu 7 metrotako zigorra jasotzen du bere taldea. Nahi gabe bada bere taldearen aurkako kolpe askea (9 m.) ateratzen da.

ALBOTIK ATERA


ATETIK ATERATZEA
Baloia ateko marratik ateratzen denean adierazten da. Atezainak ez du corner faltarik egiten





FALTAK

FALTA DEFENTSAN
Erasotzailea ebatzea edo faltan sartzeagatik, epaileak beso bat luzatuz seinalatzen du beste eskuarekin ukondoa hartuz
FALTA ERASOAN
Erasotzailea sorbaldarekin defendatzaileari bultza egiteko edota bere gainean nahita jaurtitzen bada, epaileak ukabila betekin beste eskunaba altxaturik kontra seinalatzen du






KOLPE ASKEA

KOLPE ASKEA (gazteleraz, golpe franco) Beso bat luzaturik, atera behar den direkzioa seinalatuz, eta bestearen eskuekin ukondoa ebatuz.


Defendatzaileek ez badute uzten hiru metrotako distantzia kolpe askea ateratzeko, epaileak seinalatzen die beso bat luzatuta eta eskunaba erdi tolesturik behera begira.




EPAILEAREN SAKEA. GOLA

ARBITROAREN SAKEA
Epaileak dudak baditu erabakia hartzeko sake neutrala adierazten du


GOLA
Hau da keinurik errazena. Epaileak esku bat zabalik altxatuta eta erdiko puntua seinalatuz

BAZTERTZEA ETA KALERATZEA

BAZTERTZEA ETA KALERATZEA



Jokalari baten joerak denbora baten jokatu gabe merezi balu, epaileak altxatu egiten du besoa bi hatzamarrekin adieraziz kanpoan egon beharko ditu minutuak



Aurkari bati erasotzeagatik jokalari bat kaleratubehar da. Epaiketa hori adierazteko bi besoak altxatuta eta gurutze bat beraiekin egiten du epaileak. Erasotzailea partida osorako joaten da eta bere taldea jokalari bat gutxiagorekin jarraitu behar du bukatu arte